viernes, 16 de abril de 2010

ARGITASUNA BERRIRO

ARGITASUNA BERRIRO

Izan dugun negu gorria pasa ondoren, berriro argitasuna dugu gure artean. Benetan esan beharra daukat poztazuna dakarkiola neure eguneroko bizimoduari, herrimina eta halakoak alde batera utzita. Gainera poliki-poliki elurra urtzen doakigu, hortaz behingo batez ditxosozko mendiko botak kendu ahal izan ditut eta orain gogoko ditudan oinetakoak erabili ditzaket.
Esan dizuedan bezala, oso negu gogorra izan dugu. Izan ere, -23 º ezagutzeko eta sentitzeko aukera izan dut. Hemen, Suomiko hegoaldean ez zuten horrelako negurik orain dela hogei bat urtetik, beraz atera kontuak! Horrelako eguraldiaz eta ia egunero elurra, iluntasuna, ikaragarrizko hotza, ... jasan eta gero, suposa ezazue a zer nolako aldaketa den bat-batean argitasuna eta neurri batean eguzkia berriro ia egunero ikustea. Hemengo bizimoduari buruz galdetzen didatenentzako, ezin aipatu barik laga, aldakaetarik handiena argitasun-iluntasun kontua dela. Kontuan izan martxora arte gutxi gora behera ez baitugu ia eguzkia ikusterik izan.
Neguan hiru eta erdiak aldean iluntzen duenez, orain berriro argitasuna izateak sekulako poztasuna dakarkit.
Beno, oraingoz besterik ez. Laster arte, danori!
Uda gertu dago eta laster geure Euskal Herri maitera itzuliko naiz, nahiz eta uda pasatzeko izan.