Aspaldian ezer idazteke egon banaiz ere, hemen naukazue berriro.
sábado, 6 de junio de 2009
Nire bizitza Suomin 4
Aspaldian ezer idazteke egon banaiz ere, hemen naukazue berriro.
lunes, 2 de febrero de 2009
Nire bizitza Suomin 3
Zer ote da hori euskaldun batentzako? -Fresko samar!
Aurrekoan esan nizuen bezala abuztuaren 30ean titulua lortu eta irailaren hasieran bertan lanean hasi nintzen hemengo eskola pare batean, euskara eta portugaliera irakasten hain zuzen ere, erronka ederra klaseak suomieraz eman behar baititut. Bestalde interprete zentrora datuak bidali, elkarrizketa egin eta hurrengo astean lanean hasi nintzen ere. Ez da gehiegi izan baina zertxobait da. Aldi baterako enpresa pare batean ere izena eman nuen lan gehiago lortzeko, nahiz eta beste zerbitzu batzuetan izan. Elkarrizketetan egia izan denak harriturik geratzen dira dudan hizkuntza mailarekin, batez ere hain denbora laburrean ikasi izanagatik.
Interprete lanetan ere egunez egun gero eta hobeto moldatzen naiz, honetan batez ere errefuxiatuen interprete dihardut. Hala ere, nire ustez sekula ez denez nahikoa ikasten, otsailaren 16ean ikastaro berezi bat egitera joango naiz. Berorrek 2 hilabete dirau, eta primeran etorriko zaidala pentsatzen dut, arlo guztietako hiztegia ikasteko aukera izango baitut. Kontua da ahal den guztia egitea norbere lanean ahalik eta profesionaltasun handiagoz jarduteko.
Beno amaitzeko esan, urtarrilean gaztelaniako klaseak ematen hasi naizela, hori dela eta maiatzaren bukaerara arte behintzat hemen jarraituko dut. Gero gerokoak!
sábado, 15 de noviembre de 2008
LA VIDA DE UN EXTRANJERO EN FINLANDIA
viernes, 14 de noviembre de 2008
ENTREVISTA PARA PERIODICO EN FINLANDIA
- Vine a Finlandia, porque quería saber más sobre Finlandia. Asimismo quería viajar al extranjero y enseñar euskera. Inicialmente hay que aprender el idioma del país. He estado estudiando finés en la escuela nocturna para adultos y a partir del pasado noviembre también en Ekami (Escuela de Formación Profesional). Ahora estudio nivel intermedio, en agosto voy al examen oficial, dice Pastoriza. Pastoriza se las arregla estupendamente en finés, en el mismo se hace toda la entrevista sin que ella tenga ninguna dificultad en la misma.
Cuando vivía en el País Vasco estudió para profesora de euskera y de paso portugués. Ella trabajo no solo de profesora sino también de traductora y secretaria. Durante su estancia en Finlandia ha impartido clases de euskera a un residente en España por medio del programa Skype.
- Eso funciona bien. Por supuesto que no es lo mismo como estar junto a un alumno, pero si funciona, asegura Pastoriza.
Lourdes dice que Finlandia es un buen país.
- A veces pienso, que a lo mejor regreso a mi patria. Nosotros tenemos el monte, vosotros el bosque, la naturaleza esta en el entorno. Vivía en Bilbao, en una gran ciudad, antes de mudarme a Finlandia y aquí me di cuenta, que en la naturaleza se puede hacer de todo, dice Pastoriza.
- Yo no he tenido grandes problemas con los finlandeses. Lo extraño es, que se me pregunta a menudo si soy rusa! Pero todos han sido amables conmigo.
“No hay pueblo, si no hay lengua”
Las relaciones entre los vascos y los españoles no han sido las mejores posibles.
- Esa es una pregunta política. Generalmente no hablamos sobre los españoles. No es bueno hablar en contra de España. Nosotros tenemos nuestro propio gobierno, pero es una autonomía. El euskera y el castellano son las lenguas oficiales. No hay pueblo, si no hay lengua. Por eso es importante, que actualmente se hable en euskera. Cuando era pequeña, estaba prohibido hablar en euskera, pero mi madre me hablaba en euskera. Seguramente, todos han oído, que nosotros tenemos terrorismo, pero en nuestro país se puede caminar con total tranquilidad como aquí. Quién desea la guerra? reflexiona Pastoriza.
HIZKUNTZA IKASTEN
domingo, 20 de julio de 2008
Nire bizitza Suomin: negua eta udaberria
Etxe aurreko zuhaitzak elurrez beteta
Aurreko edo istorio honen 1. zatian esaten nuen bezala hizkuntza ikasteari eman diot orain arte eta momentuz ere, azkenean lortu nuen oinarrizko ikastaro ofizialean sartzea, gau eskolakoan baino ordu gehiago. Gogorra izan da astean 35 bat orduz ikastea baina helburuak merezi duela uste du, hau da, hizkuntza behar bezala ikastea. Hori bai, pentsatu nuen hobe zela gau eskolarekin jarraitzea maila ona lortzeko dena gutxi iruditzen baitzait hizkuntza bat ondo ikasteko, azken batean astean birritan baino ez zen. Orain konturatzen naiz zein ideia ona izan zen.
Hala ere, esango dizuet beste klaseetako martxa guztiz bestelakoa dela, hots, astean 35 ordukoa, gure herrialdekoekin alderatuz gero, hemen ez baitago estresik. Hori bai, mintzapraktika egiteko jai daukazu zure kabuz jendearengana hurbildu ezean. Suomitarrak izatez oso lotsatiak dira, hortaz lehen pausua zeuk eman behar. Eskola honetan aukera ezin hobea izan nuen suomitarrekin harremanetan aritzeko, kurtsoaren amaiera aurretik bi astez praktikak egitera bidali baigintuzten (mintzamena eta hobetze aldera), horretarako niri gomendatu zidaten eskolaren batera jotzea eta horrela beraien munduan sartzea lortu nuen. Harritzekoa bada ere, bazeukaten Euskal Herriaren berri eta gure hizkuntza euskara zela. Oso harrera ona egin zidaten "Kotkan Opisto" izeneko eskolan, han denetarik irakasten dute: eskulanak, musika, hizkuntzak, etab. Ni, hain zuzen ere, eskulanetakora, ingelerakora eta gaztelaniakora joan nintzen, ideia zen ikustea nolako irakaskuntza mota daukaten eta bide batez hizkuntza hobetzea, hau da, suomitarren artean egonda, baina lan munduan. Oso oroitzapen polita daukat zer orduan ikusi bainuen gure hizkuntza eta kultura zabaltzeko aukera ezin hobea eta beraiengandik interes handia nirekiko. Halaber, mintzamenean sekulako aurrerakada eman nuen. Ikastaroa bost hilabetekoa izan da eta apirilaren 8an amaitu zen. Gau eskolakoa apur bat beranduago, maiatzaren bukaeran. Ni oso pozik nago lortutako emaitzarekin, berba egiteko gauza bainaiz eta edozein lekutara joan naiteke beraien hizkuntza erabiltzeko beldurrik gabe.
Jarraian erdi mailako ikastaroan parte hartzeko deitu ninduten eta orain horretan dihardut. Baina hori beste kontu bat da, beste batean helaraziko dizuedana.


